- Zarauzko Emakumeentzako Jabetze Eskolak abendura bitartean izango dituen ikastaroen berri eman zuen pasa den astean eta Udaletik iragarri dutenez, luzatu egingo dute izen-emate epea, irailaren 26ra arte. Hauek dira plaza libreak geratzen diren ikastaroak: Labirintoan zehar, Ahalduntze digitala, Autozainketan barneratzen eta Ama izaeraren eragina gugan. Informazio gehiago www.zarautz.eus webgunean aurkitu daiteke.