- Hondartza giroa nagusi bada ere, gaur amaituko da ofizialki uda denboraldia Urola Kostako hareetan. Ekainaren erdialdean ekin zioten eta bi hilabetez zabalik egon ondoren, iritsi da azken eguna.

Berezia izan da aurtengo udara. Guztiek edukiera mugatua eduki dute eta sarrera-irteerak ere norabide beretik egin behar izan dira askotan.

Pandemia medio eta segurtasun neurriak jarraiki, zerbitzu murriztuak eskaini behar izan dituzte.

Aiako igerilekuak ere igandean itxi zituen ateak. Hala datorren uda arte, ez dira zabalduko ez igerilekuak ez bertako jatetxea.