1924. urtetik, irailaren 9an Euskal Jaiak ospatzen dira Zarautzen 1924. urtetik Arantzazuko Ama Birjinaren egunez. Ordutik, festa zein euskal jantziak bilakaera izan badute ere, ez da inoiz aurtengoaren antzeko egoerarik izan. Diana hotsa, Goiztiarrak, erromeriariak, Alproja taldearen antzerkia... COVID-19ak eragindako osasun krisiaren ondorioz, ez da horrelako ekintzarik izango.

Biharko egunak zarauztarrentzat jaieguna izaten jarraituko du, baina ez da festarik ospatuko herrian. Hala adierazi du Zarauzko alkateak, Xabier Txurrukak: "COVID-19a dela eta, egoera berezia eta kezkagarria bizi dugu, eta, egoera hau larritu ez dadin, aurten ezingo dugu ospatu Euskal Jai Eguna Zarautzen".

Zentzu honetan, uztailean herrian gertatukoa gogorazi du eta pertsona eta talde gisa "erantzukizunez" joka-tzeko deia egin du. "Argi utzi nahi dugu aurten Euskal Jaietako arropak kajoian uztea eta zaintzea toka-tzen dela". Hala ere, Euskal Jai Eguneko ospakizun-ekitaldiak bertan behera uzten diren bandoa prestatu dute Alkatetzatik.

Bertan adierazten denez, ezingo da erromeriarik edo musika edo dantza ikuskizunik egin espazio irekietan, ezta beste ekitaldi herrikoirik ere bide publikoan (desfileak, kaleko emanaldiak, kalez kaleko ikuskizunak edo jendearekin egiten direnak). Debekatuta dago, era berean, bide publikoan salmenta-postuak jartzea.

Zarauzko ostalaritzako establezimenduen itxiera-ordutegi berezia etenda dago. Hortaz, bihar ostalari-tzako establezimendu eta zerbitzuak, jatetxeak, txokoak eta elkarte gastronomikoak goizaldeko 1.00ak baino lehen itxiko dira, eta 0.00etatik aurrera bezeroei ez zaie sartzen utziko eta ezingo da ezer zerbitzatu. Ostalaritzako establezimenduek, bestalde, II taldeko establezimenduen baldintzak bete beharko dituzte; beraz, kategoria horretarako gehienez jarritako betebehar guztiak izango dituzte gai hauetan: musika, soinu-ekipoak, bolumena... Azken hauek, kalean barrak jartzea ere debekatua izango dute.

Jende pilaketak ekiditeko, gainera, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak jarritako neurriak betetzea beharrezkoa izango dela gogorazi du Txurrukak. Beraz, orokorrean ezingo dira ospatu "arriskua" sor dezaketen ekin-tzak. Horien artean da botiloia egitea. Kalean edatea edo jatea ere debekatuta dago (tabernetako edo jatetxeetako terrazetan izan ezik) eta jai hauetan ohikoak diren karroak (karrozak, traktoreak edo bestelakoak) ere ezingo dira kalera atera.

Hau guztia kontolatzeaz arduratuko da Zarauzko Udaltzaingoa biharko egunez, baina herritarren "kolaborazioa" eskatu dute Udaletik. Mezu bera zabaltzeko, Andoni Egaña herriko bertsolariaren bideo bat ere publikatu dute. Udaleko webgunean dago ikusgai.