- Patxi Elola Lorazaintza zinegotziak, bertako boluntarioek eta Caritasek Zarauzko Baratze Solidarioan jasaten ari diren lapurretak eta kalteak salatu zituzten atzo goizea.

Azaldu zutenez, egitasmo hau martxan jarri zutenetik ez da an-tzekorik pasa. Otsailean hodi bat lapurtu zieten. Konfinamenduan boluntarioek bertan lanean jarduteko baimena bazuten ere, norbaitek salaketa jarri zien. Maiatzean, berriz, negutegiko plastikoa puskatu zieten eta balde batzuk lapurtu ere bai. Er-tzaintzara jo duten arren, lapurretak egiten jarraitzen dute, herenegun azkena.

“Orain arte baratzeko bi sarrerak irekita genituen, baina hesia jarri behar izan dugu barrrura sartu ez daitezen”, azaldu zuten boluntarioek atzo. Haatik, ez da nahikoa hartutako erabakia.

Momentuz Ertzaintza gertakari hauek aztertzen ari da. Hala eta guztiz ere, Udalaren izenean, Patxi Elola zinegotziak jarrera hau “miserabletzat” jo zuen. Izan ere, baratze hauetan ekoitzitako produktu guztiak Zarauzko Caritasera bidaltzen dira, behar gehien duten familien artean banatu daitezen.