- Gaur bukatzekoa zen Orioko Udalak eta Dikeko eta Kofradiako planaren sustatzaileek Arraunetxen martxan jarritako erakusketa. Herritarren interesa ikusita, ordea, hiru egunez luzatzea erabaki dute. Hala, igandera arte izango da ikusgai, 10.00etatik 13.00etara. Udalak herritarrak animatu nahi ditu Arraunetxeko aretoan jarritako panelak eta informazioa ikustera eta aztertzera. Bertan eremu ez-jarraituan planteatzen den garapena azaltzen da, datu zehatzak emanez: eraikiko den etxe-kopurua, horien ezaugarriak, espazioen antolamendua, dotazioak…