- Orio Arraunketa Elkarteak ez du dendarik irekiko aurten. Horren ordez, herriko hainbat establezimenduetan (Itziar Kirolak dendan, Kutixi kafetegian eta Sukia tabernan) salduko dute elkarteko materiala. Aurtengoan musukoak ere egin dituzte. Esandako hiru dendetan eskuratzeko aukera izango da.