- Zarauzko Zerupe hotelak Auritz Iñurrieta eta Maite Gonzalez artisten Ni naiz kariño ta zu zare maitia pintura erakusketa jarri du martxan. Hala, bertatik azaldu dutenez, ikusgai izango da abuztuaren 30a bitartean. Herritar guztiei luzatu nahi die mezua bertatik pasatzeko eta segurtasun neurri guztiak beteko direla ziurtatu dute.