- Orioko Udalak gogorazi du baimendutako ibilgailuek bakarrik erabili dezaketeela Itxaspeko bidea. Segurtasunagatik hartu zuen erabakia Udalak, bidea oso estua delako eta ibilgailuen zirkulazio libreak arriskua sortzen duelako, bai oinez dabiltzan herritarrentzat eta baita gidarientzat ere. Hori adierazten duen seinalea jarrita dago Itxaspeko bidearen hasieran.