- Azkoitiko Aizkibel udal liburutegiak udako ordutegia izango du abuztuaren 31ra bitartean. Hori dela eta, ekipamendua 9.30etik 13.30era izango da irekita astelehenetik ostiralera (astearte eta ostegunetan arratsaldez ere egongo da zabalik, 18.00etatik 20.00etara arte, hain zuzen ere). Hori bai, Udal liburutegia itxita izango da abuztuaren 14tik 19ra arte.