- Zarauzko Udalak eta BM supermerkatuak tren turistiko bat jarriko dute martxan gaurtik aurrera. Trenaren bitartez, herritarrek zein bisitariek bertako hainbat leku ikusteko eta ezagutzeko aukera izango dute. Herrikobarra kaleko 23. zenbakitik abiatuko du ibilbidea eta amaiera ere, bertan izango da. Egunero eskainiko dute zerbi-tzua, 10.30etik 14.30era eta 17.00etatik 20.00etara.