- Zarauzko abesbatzak uda kontzertua eskainiko du datorren larunbatean. Emanaldia Frantziskotarren elizan izango da 21.30ean. Aurreratu dutenez, Zarautz-txikik ere parte hartuko du hainbat kantuetan. Musikarien artean, berriz, Joxe Iturria organoan, Antxon Sarasua teklatuan, Itziar Mendizabal trabesko txirularekin eta Jose Inazio Elias Euskal txirularekin izango dira. Kontzertu hau konfinamenduan egon bitartean agurtzeko aukerarik izan ez duten eta utzi gaituzten zarauztar guztiei eskaini nahi diete.