- Udalak udan izango diren ekitaldien berri eman zuen pasa den astean. Horiek guztiak doakoak izango dira, baina beharrezkoa izango da aurrez gonbidapena izatea edukiera kontrolatu ahal izateko. Beraz, ikuskizunen batera joan nahi duten herritarrek, ekitaldia hasi baino bi ordu lehenago Modelo aretoan eskatu beharko dituzte sarrerak; gehienez lau pertsonako.