- Urola Kostako Udal Elkarteak online ikastaroak emango ditu, lana bilatzeko eta telelana errazteko. Datorren astelehenetik hasita, guztira hamalau ikastaro eskainiko dira ekainean zehar, hiru familiatan banatuta: lan-bilaketa, telelana eta lanerako gaitasunen garapena izango dira ardatz.

Bakoitzak nahi adina ikastaro egin ditzake. Gutxienez zortzi lagun behar dira taldea osa-tzeko; eta, gehienez, hamabost izango dira. Kopuru hori gainditu ezkero, hautaketa prozesu bat jarriko da martxan.

Izen ematea ikastaroa baino gutxienez bi egun lehenago egingo da, Urola Kostako Udal Elkartearen webgunean. Era berean, NAN bidali beharko da eskaneatuta honako posta elektronikora: lanpoltsa@urolakosta.eus.

Informazio gehiago eskuratu nahi duenak, www.urolakosta.eus atarian kontsulta dezake.