- Orioko Udalak eta OinHerri Herri Hezitzaileak elkarteak lankide-tza-hitzarmena sinatu dute. Elkarlanean OinHerri elkartearen helburu, printzipio eta lan-ildoak Orion gara-tzea da asmoa.

Hitzarmena urtebeterako sinatu dute eta, bi aldeak ados agertuz gero, urtez urte luzatu ahal izango da legeak ezartzen dituen mugen barruan. Hala, Udalak 3.000 euroko dirulaguntza emango dio OinHerri Herri Hezitzaileak elkarteari, bere jarduera eta proiektuak finantzatzeko eta Orion, hezkuntzako eragileekin elkarlanean, beraien ariketak aurrera eraman ahal izateko.

OinHerri Herri Hezitzaileak elkarteak denbora darama haurren hezkuntza eta aisialdia beste modu batera antolatzeko moduak aztertzen, teoria eta praktika uztartuz. Bere helburua da, herrigintzatik abiatuta, parte-hartzea bultzatzea eta balio hezitzaileak hedatzea. “Jolasa eta sormena abiapuntu hartuta, haurrei benetan parte hartzeko eta erabakitzeko ahalmena eman nahi diegu”, azaldu dute elkartetik. Era berean, “eurek eraikitako aisia hezitzaile eta euskaldunaren bitartez, aniztasunean berdin eta parekide izanez eta ingurumen naturala eta kulturala zainduz, komunitate-sarea eta auzolana indartzea, eta pertsonen arteko harreman osasun-tsu, justu eta asegarriak jostea” da asmoa.

Alde honetatik, Orioko Udalak bat egiten du elkartearen xedearekin, eta herriko hezkuntza-eragile guztiekin elkarlanean arituko dira filosofia horrekin.