- Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Saileko Portu eta Itsas Gaietako Zuzendaritzak, atzo hasi zituen Zumaiako Moilaberriko horma egonkortzeko lanak. Pasa den abenduaren 31n bertako zati bat hautsi eta betetze materiala Arroarrekara erori zen. Lanek irauten duten bitartean, Udalak herritarrei eskatzen die ibiltariei zuzendutako jarraibideak errespetatzeko.