- Mikel Arregi, Zestoako alkateak, aurreratu duenez, “Udala ekonomikoki nahi bezain ondo ez dagoen arren, 50.000 euroko diru-lerro bat jarriko du krisi honen ondorioz kaltetuak izan diren herritarren egoera leun-tzeko”. Laguntza “establezimenduak itxita eta jarduera osoa etenda dutenei eta eguneko zentroa itxita dagoelako edota haurrak etxean daudelako hauen zaintza egiteagatik lanera joan gabe dauden langileei” zuzenduko da.