- Orioko Udala Arrantzale kalean irisgarritasuna hobe-tzeko lanetan ari da. Zehazki, hiru zebrabide altxatzeko lanak hasi ditu, errepidea gurutza-tzeko koska baitzegoen orain arte eta horrek trabak sortzen zizkien gurpildun aulkian zein ume-kotxearekin zihoazenei. Zebrabideak espaloiaren altueran jarriko dituzte orain. Iragarri dutenez, bi aste inguru iraungo dute lan hauek. Bitarte horretan, baliteke bide-mozketa txikiak egin behar izatea tarteka. Une horietan, udaltzainak arituko dira trafikoa bideratzen.