- Urola Kostako Udal Elkarteak langabeei eta lan bila dabiltzanei begirako zerbitzua indartu du. Jendaurreko aurrez aurreko jarduera martxan ez badago ere, enplegu teknikariekin zuzenean harremanetan jartzeko bideen berri eman du Udal Elkarteak: 943 890 808 telefono zenbakia eta lanpoltsa@urolakosta.eus helbidea.

Era berean aurreratu dutenez, eskualdeko enpresa, ekintzaile eta bestelako eragile sozioekonomikoei bideratutako eskualde mailako plan ekonomiko integral bat osatzen ari dira. Honen berri aurrerago emango dute.