- Urola Kostako beste udalerrietan bezala, Zestoan ere osasun langileentzako maskarak egiten hasi dira hainbat herritar. Covid Euskadi sarean eskuratu dituzte maskarak egiteko plantilak eta hortik abiatuta, etxean dituzten 3D inprimagailuekin sortzen dituzte. Astero anbulantzia bat pasatzen da beraien etxeetatik egindako piezen bila eta behar gehien duten zentroetan banatzen dituzte.