- Ertzaintzak eta Zarauzko udaltzaingoak malekoiko sarrera-irteerak itxi behar izan zituzten pasa den asteburuan, hainbat herritar bertatik paseatzen ari zirela atzemanda. Bertan ez dago "ez farmaziarik ezta okindegirik ere", beraz, "ez du zentzurik irekita mantentzeak", polizien hitzetan. Neurri honekin, egun hauetan izan diren hainbat herritarren joan-etorriak sahiestea espero dute.

Era berean, paraleloki, Zarauzko beste bi eremu "jendetsu" ixteko erabakia hartu dute: hondartza eta Zarauztik Getariara bitartean dagoen oinezko pasealekua, besteak beste.

Zentzu honetan, gogorazi dute hilaren 15etik indarrean dagoela konfinamendua. Eta, beraz, herritarrek ezin dutela beraien etxeetatik atera, behar bereziren bat ez bada.

Hala, estatuko Gobernuak alarma egoera ezarri zuenean hartutako araudiari jarraiki, neurriak betetzen ez dituzten herritarrek 100 eurotik 60.000 eurora arteko isunak izan di-tzateke.

Zarauzko Udala herriko zenbait gune maiztasunez desinfektatzen hasi da jada, eta atzo jakinarazi zutenez, zisternadun kamioi berri bat gehituko zaio egungo kale garbiketa flotari.

Zumaian, herri osoko galtzadak makina bidez garbitzen ari dira garbitzaileak, xaboi desinfektatzailearekin. Era berean, presiodun makinen bidez desinfektatzen ari dira supermerkatu, farmazia eta okindegietako sarrera eta inguruak, zein autobus geltokiak eta antzekoak.