ZARAUTZ - Zarauzko Imanol Urbieta Musika Eskolan Pianoa ikasten duten ikasleek, kontzertua eskainiko dute gaur, 12.00etan, Musika Eskolako aretoan. 36 piano-jotzaile gazteek, ikasitako obrak interpretatuko dituzte kolako piano batean. Bertatik jakinarazi dutenez, estilo ezberdinetako obrak entzuteko aukera izango dute bertara gerturatzen direnek.

ANDOAINGO PIANO JAIALDIA Zarauzko Imanol Urbieta Musika Eskolako ikasleek, pasa den astean Andoainen ospatu zen Piano Jaialdian izan ziren. Oso emaitza onak lortu zituzten, Laura Bilbao irakasle duten Peru Aginaga, Iraia Andueza, Juan Arauzo, Maddi Arrillaga, Sara Azpiroz, Laida Beobide, Ane Cordero, Amaia Garcia, Naroa Garcia, Naroa Iribar, Josu Iturralde, Ane Manterola, Maren Otegi, Lur Zenekorta eta Leire Zulaika, pianojoleek. Guztira, hamalau diploma eta domina ekarri zituzten etxera: urrezkoak hamaika eta zilarrezkoak hiru.

Maren Otegi gazteak, epaimahaikidearen aipamen berezia saria jaso zuen eta igandean ospatu zen klausurako kontzertuan ere parte hartu zuen.

Bestalde, Laida Beobidek Alec Rowleyen piano eta orkestrarentzat eginiko Miniature Coscerto obra eskaini zuen ostiralean, Francisco Eskudero kontserbatorio profesionaleko orkestra sinfonikoarekin batera.