zestoa. Eguzki talde ekologistak Zestoako bigarren isurketa salatu du aste honetan. Oraingoan, Iraeta eta Arroa Goia auzoak lotzen dituen errepidean, Martinenea inguruan, lurrera botatako hainbat hondakin topatu dituzte. Elkartetik jakinarazi dutenez, Urola Erdiko Mankomunitateak identifikatu du hau legez kanpo bota duen pertsona, eta "gehiegikeria" hau nola bideratu aztertzen ari da. "Ez da lehen aldia, ezta inguruan dagoen leku bakarra ere, horrelako isurketak gertatzen direla", azaldu zuten Eguzkiko kideek. Argazkia: Eguzki