getaria - Bere jarduna bertan behera uztea erabaki du Getariako Eskubide Sozialen Kartak. Beraien helburua beti izan da herrian pentsamendu kritikoa lantzea, gai jakin batzuetan kontzientzia eskuratzea eta jendea mugiaraztea. Orain ordea, ondorengotza hartuko duen inor ez dute aurkitu. Beraz, taldea desegitea beste irtenbiderik ez dute ikusi bertako kideek: "Kide batzuek ezin zuten jarraitu eta taldea oso txikia izanik, gure jarduera bukatutzat eman dugu", jakinarazi dute taldetik.

Ekimen ugari antolatu izan dituzte herrian: antzerkiak, dokumentalak, mahai inguruak, solasaldiak, hitzaldiak, tailerrak? Denetan jorratu dituzten gaiak abiapuntu berbera izan dute: "feminismoa, independentzia, langileria, euskalgin-tza, elikadura burujabetza, errefuxiatuak...".

Azken ekintza, ordea, urtarrilaren 31n egingo dutela iragarri dute; Erradikalak ginen emanaldiarekin.

2013. urtetik martxan Lehen pausoak 2013. urtean eman zituzten. Euskal Herriko hamarnaka eragile sozial eta sindikalek sustatuta eztabaida ekarri zuten herrira. Ahalik eta herritar gehienen artean Euskal Herriko Eskubide Sozialen Karta idaztea izan zen egin zuten lehen ariketa, eta bertan jende askok, baita Getariakoak ere, parte hartu zuen.

Ordutik aurrera taldea handi-tzen joan da, gaur arte. Pena handiz agurtuko dute, baina urte hauetako balantzea, "positiboa" dela adierazi dute. - A.Z.