- Capital Energy enpresak Irimon eta Oletan haize-errotak jarri nahi ditu eta herritar batzuk Urretxu-Zumarraga bizi! taldea eratu dute eta haize-errota horien aurkako sinadura bilketa antolatu dute iganderako.

Irimoko bi dorreek 220 metroko altuera izango dutela eta Samiño-Oletako lau dorreek 200 metro izango dutela salatu dute. Urretxuko etxe-orratzak 47 metroko altuera du. Oinarriek 22,90 metroko diametroa eta 25,8koa izango dute, hurrenez hurren.

Trantsizio ekologiko "ordenatu eta erreala" eskatu dute. "Kontziente gara ezinbestekoa dugun trantsizio ekologikoak energia berriztagarrien aldeko apustu irmoa eskatzen duela. Baina ez da nahikoa teknologia bat bestearengatik ordezkatzea. Egungo kon-tsumo energetikoaren %20a bakarrik da elektrikoa. Elektrifikatzea beharrezkoa izango da, baina egungo bizi eredua ezin da mantendu erregai fosilik gabe. Berotze globala, klima aldaketa, biodibertsitatearen galera eta krisi energetikoa egungo antolaketa sozial eta ekonomikoaren ondorio dira eta honek aldaketa sakonik gabe dorre eolikoak jartzeak ez du ezertxo aldatuko".