- Ibane Cerezo artista zumarragarrak Olatua erakusketa ireki du Urretxuko Juan de Lizarazu aretoan. Erakusketako lanak antsietateari buruzkoak dira. Hilaren 22a arte egongo dira ikusgai.

Cerezok umetatik marrazten du. "Oso txikitan zaletu nintzen. Nire bizi-tzako garai guztietan marraztu dut, baina karreran ikusi nuen argi bide horretatik jo nahi nuela. Leioako Arte Ederretako fakultatean Diseinu gradua egin nuen eta ondoren Ilustrazio masterra egin nuen".

Masterra Bartzelonan egin zuen eta ordutik bertan lan egiten du moda enpresa batean, estanpatuak egiten. Horretaz gain, Urretxuko erakusketakoen moduko lan pertsonalagoak egiten ditu.

Teknika digitalak erabiltzen ditu. Erakusketa antsietateari buruzkoa da. "Azken urte eta erdian bizi izan dudana azaldu dut. Ez da antsietatearen erretratu objektibo bat, ez bainaiz psikologoa, baizik eta esperientzia pertsonal batetik ateratako ideiak".

Geroz eta jende gehiagok paira-tzen du antsietatea eta Cerezok gaia azaleratu nahi du. "Nire kasuan, pandemia garaiko lehen udan hasi nintzen arazoa pairatzen. Nire eguneroko bizitzan eragina izan zuen. Asko gara arazo hori sufritu dugunak eta nire mezua zabaldu nahi dut. Beti erabiltzen ditut kolore alaiak, baina oraingoan inoiz baino beharrezkoagoa da. Gaizki pasa dut, baina antsietatea berez ez dela txarra ulertu dut. Une txarrak eragiten ditu, baina ona izan daiteke:?gure burua zaintzera eta aldaketak egitera bultza gaitzake. Neurri batean, hobetzea gure esku dago".

Antsietatea pairatzen ari direnei, arazoari beste edozein mini bezala aurre egitea aholkatu die. "Beste edozein min dugunean bezala jokatu behar da:?zaindu eta une horretan ezin dugula ohi bezala lan egin esan. Beldurrik gabe hitz egin behar da eta laguntza eskatu". l