- Goierri kirol elkartearen areto futbol saileko gizonezkoen lehen taldeak Hirugarren Mailara igotzea lortu du. Larunbatean azken jardunaldiko partida jokatu zuen Aldiri kiroldegian, Usansoloren aurka. Berdinketa behar zuten eta 6 eta 3 nagusitu ziren. Partidaren ondoren igoera behar bezala ospatu zuten aldagelan, Goierriren egoi-tzan egindako afarian eta Urretxuko kale eta tabernetan.

David Callejo entrenatzailea pozik ageri da. "Duela hiru urte jaitsi ginen eta azkenean lortu dugu Hirugarren Mailara itzultzea. Goierrik Hirugarren Mailan jokatu du ia beti". Jokalari gehienek jarraitzea espero du.