- Luken Garitano eskiatzaile urretxuarrak La Scara Europa mailako proba irabazi zuen ostegunean Frantziako Alpeetako Val d'Isere eski estazioan.

13-14 urteko Europako eskia-tzaile onenek parte hartu zuten eta urretxuarra nagusitu zen. Bigarren postuan daniar bat sailkatu zen eta hirugarrenean frantziar bat. Super erraldoia proba egin behar zuten, baina eguraldi txarra zela eta, eslaloma egin zuten.

Garitano denboraldi bikaina osatzen ari da. Martxoko azken asteburuan Espainiako haur mailako eski txapelketa irabazi zuen Baqueira Bereten.