- Urola eskubaloi klubeko haur mailako mutilek liga irabazi zuten igandean. Ereintza taldearen aurka jokatu zuten eta liga zegoen jokoan. Urretxu eta Zumarragako jokalariak bost goleko aldea izan zuten, baina azkenean larri ibili dira. Gol bakarreko aldearekin irabazi zuten. Amaieran bi taldeetako jokalariek elkarri eskua eman zioten kiroltasunez eta Urolakoek garaipena ospatu zuten.