- Ostiralean 2021eko Iparragirre Saria lehiaketako sariak banatu zituzten. Bertsopaper lehiaketara zortzi lan aurkeztu dira, guztiak 16 urtetik gorakoen mailara. Saria Mikel Aiertza Etxabe aizarnazabaldarrak irabazi du, Pumori 20 urte lanarekin. Euskarazko narratiba atalari dagokionez, 19 lan aurkeztu dira. Saria Ane Odriozola Cia legazpiarrak irabazi du, Garaiz nagoen bitartean lanarekin. 2019ko edizioan ere euskarazko narratiba saria irabazi zuen.

Erdarazko narratiba atalari dagokionez, 113 lan aurkeztu dira. Saria Miguel Angel Gonzalez Gonzalez madrildarrak irabazi du, Los sobrantes lanarekin. Euskarazko poesia lehiaketa Elena Sanchez Fuentes barakaldarrak irabazi du, Kaleidoskopioak lanarekin. Bederatzi lan aurkeztu dira. Bukatzeko, erdarazko poesia lehiaketa Joan Verger Ginard mallorcarrak irabazi du, La casa cerrada lanarekin. Verger Mallorcatik etorri zen saria jasotzera.