- Datorren ostegunean, hilak 20, Asisko Urmeneta komikilari nafarrak Sugarren mende komiki albuma aukeztuko du Legazpiko kultur etxeko areto nagusian. Ekitaldia 19.00etan izango da. Urmenetak hitzaldi ilustratua egingo du bere komikia aurkezteko. Aurkezpen hau azaroaren 11n egitekoa zen, baina atzeratu egin zen.

Komiki hau duela lau mende sorgintzat hartu eta erre zituzten emakumeei eskainia dago. Horra hor Asisko Urmenetaren hitzak. "Duela 410 urte burutu zen Logroñoko autofedea, zeinean erre egin baitzuten hamaika euskaldun, sorgintzat akusaturik. Hura ez zen, ordea, bakarra izan: mende batean barrena Inkisizioak segada ikaragarriak egin baitzituen Nafarroan, Erronkaribarretik Amezkoaraino, milaka herritar ehizatuz. Bordeleko Tribunalak, aldi berean, sutan ezarri zuen Lapurdi guztia, sekta satanikoaren aitzakian. Guk mendetako isiltasuna urratu nahi dugu, eta bidegabeko jazarpena jasan zuten gure arbasoak ohoratu".