- Lehendakariaren 51/2021 dekretuan prebentzio neurri espezifikoak adierazten dira osasun-larrialdiko egoeraren deklarazioaren esparruan, egoera epidemiologikoaren bilakaeraren ondorioz eta koronaburisak eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko. Horrela, urtarrilaren 28a bitartean kultura instalazioen edukiera murriztu egin da eta gehienezko edukiera %60koa da.

Honakoak dira Legazpin ekitaldietarako erabilgarri dauden espazioen edukiera berriak: kultur etxeko bilera gelan 10 lagun, ikastaro gelan 18 lagun, areto nagusian 48 lagun eta Latxartegi aretoan 177 ikus-entzule