EH Bilduk uraren kudeaketarako proposamen bat aurkeztu du

30.11.2021 | 00:20

EH Bilduk uraren kudeaketa berreskuratu nahi du Zumarragan, eta horretarako proposamena aukeztu du. Lan talde tekniko-politiko bat martxan jartzea proposatu du, bi urte barru kudeaketa berreskuratzeko. Lan talde honetan Urretxu eta Zumarragako ordezkariek parte hartuko lukete.

2022an Aquarbe enpresak kudeatuko du ur zerbitzua, baina EH?Bilduk kudeaketa berreskuratzeko pausoak ematen hastea nahi du. "Erantzukizunez" eta "eskuzabaltasunez" jokatzea erabaki dutela diote. "Azaroa amaieran gaudela, Udalak dagoeneko pribatizatzen jarraitzeko asmoa agertu duela eta Udalaren kudeaketa okerraren ondorioz datak gainean daudela ikusirik, honakoa proposatzen dugu: bi urtez lanean jardungo duen munizipalizaziorako eta kudeaketa berreskuratzeko (uraren sarrerak udalak kudeatuz, langileen ezagutza bereganatuz eta ezagutza teknikoa lortuz) lantalde tekniko-politikoa martxan jartzea, bitarte horretan bi urteko lehiaketa ateratzea eta bi urte barru munizipalizazioa gauzatzea, hau guztia Urretxurekin batera. Hau da, bi urteko trantsizioa egitea munizipalizaziora bidean".

premiazkoak Horrekin batera, datorren urte hasierarako hainbat erabaki hartzea proposatu dute: lehenbailehen uraren tasak jaistea, kontratu berrian bertan Aquarbeko langileen lan baldintzak hobetzea, bi urteko kontsezio-kontratutik erator daitekeen kanona ur inbertsioetarako erabiltzea edo familia zaurgarrienentzat tarifak are gehiago murrizteko, enpresaren jardueraren kontrol ekonomiko-finantziero zorrotza eta kontu auditatuak izatea eta fakturak herriko etxe guztietara bidaltzea lehenbailehen", amaitu dute Zumarragako EH Bilduko kideek.

noticias de noticiasdegipuzkoa