- Larunbatean, 23.10ean, Iparragirreren jaiotzaren urteurreneko kontzertua emango dute ETB1 katean. Kontzertua ekainaren 20an egin zen, Urretxuko San Martin de Tours elizan. Gorka Hermosak Urretxutik Mundura obra aurkeztu zuen. Hermosarekin batera punta-puntako artistek parte hartu zuten: Joseba Apaolaza aktorea, Toti Martinez de Lezea idazlea, Jon Maia eta Maialen Akizu bertsolariak...