- Legazpiko Brinkola auzoko Arriurdin elkarteak Euskal Herriko ibaien kontserbazioari buruzko hitzaldia antolatu du ostegunerako. Euskal Herriko Unibertsitateko Arturo Elosegik emango du, 19.00etan, Brinkolako saloian.

Duela mende erdi Euskal Herriko ibai gehienak egoera penagarrian zeuden eta arazo guztiak ez dira konpondu. Gainera, kutsa-tzaile berriak ageri dira eta hainbat espezie gainbeheran daude. Elosegik ibaien egoeraren eta garrantziaren berri emango du eta hartu beharreko neurriez hitz egingo du.