- ButaK 21 zineklubak Hijos del sol pelikula emango du ostiralean, 22.15ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Majid Majidi irandarraren pelikula honetako protagonistak bizirauteko legezko eta ez oso legezko lanak egiten dituzten haur batzuk dira. Zuzendaria haur iraniar askok bizi duten egoera gogorra eta bertako hezkuntza sistemaren hutsuneak islatzen saiatu da.