- Zumarragako Udalak Esteban Orbegozo auzoa eta Elgarrestamendi lotzen dituen igogailu bat eta pasarela bat eraiki ditu. Herriaren behealdea eta goialdea lotuko dituzte, San Gregorio eta Orbegozo lotzen dituen igogailuarekin batera. Igogailua eta pasarela ostiralean inauguratuko dira, 11.00etan. Ekitaldian Pedro Jauregi jaurlaritzako Etxebizitza sailburuordeak parte hartuko du.