- Urretxu eta Zumarragako ButaK 21 zineklubak First cow pelikula emango du gaur, 22.15ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Pelikula honetako bi protagonistak Amerikako Estatu Batuetako mendebaldeko konkista hasi aurreko garaian bizi dira, Oregonen. Aberasteko ametsa dute, baina bizitza oso arrisku-tsua da. Lagunak egingo dira eta elkarri babesa emango diote. Zineklubeko kideek bereziki gomendatu dute film hau, zuzendariak garai hartako bizitza eta natura maisuki jaso dituelako.