Andoni Salamerok 'Txistema' ikuskizuna eskainiko du

19.10.2021 | 00:38
Andoni Salamero. Argazkia: I. Ospital

urretxu – Txistema ikuskizuna eskainiko da larunbatean, 19.00etan, Urretxuko Labeaga aretoan Andoni Salamero eta Errege Belda akordeoilari hernaniarren eskutik. Ekitaldi hau Urretxu eta Zumarragako udalek antolatu dute eta sarrera doan da.

Txistema "guk sortu eta eusten dugun sistemaren inguruko parodia, txantxa edo karikatura" da. Helburua ikuskizun dibertigarri bat eskaintzea eta hausnarketa sustatzea da.

Gai ezberdinen inguruko hausnarketa egiten dute: ?publizitatea, sormenaren eta irudimenaren beharra, sare sozialak, mundu birtualaren eragina, izanaren eta ezinaren arteko lehia, kultura, nortasun eza, ezkorkeria...

Horretako, egunerokotasuna azter-tzen dute. "Gure egunerokotasunari so egiten diogu, pertsona bakoitzak izaten dituen kezkei eta arazoei arreta jarriz. Arlo ezberdinak ukitzen ditugu, umorearen arintasunez, jendearen irria eta konplizitatea bilatuz. Baina baita sakontasuna eta hausnarketa garatzeko asmoz ere".

Errege Belda hernaniarra da. Bertan egin zituen oinarrizko musika ikasketak. Ondoren, Donostiako kontserbatorioan akordeoi ikasketak egin zituen. Gainera, irakasle-ikasketak egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Musika irakaslea izateaz gain, hainbat musika taldetan jo du eta herri musikan oinarria duten proiektuetan parte har-tzen ari da.

Zumarragarra Salamero zumarragarrak, berriz, Euskal Filologia ikasi zuen. Poeta da eta hiru liburu argitaratu ditu. Gainera, sortzaile askorekin lan egin du, esatari eta olerkigile bezala: Joxan Artze, Laja eta Mikel, Juan Mari Beltran, Oskorri, Pantxoa eta Peio, Kukai, Zuhai-tzaren Soinua... Horretaz gain, abesbatzetako zuzendari ezagunentzat konposizioak idatzi ditu.

Egun, Peio Ospital, Juan Mari Beltran, Mixel Ducau, Caroline Phillips, Andoni Egaña, Pello Ramirez eta Aitor Mendizabalekin lan egiten ari da, besteak beste.

noticias de noticiasdegipuzkoa