- ButaK 21 zineklubak Quo vadis, Aida? pelikula emango du gaur, 22.15ean, Zumarragako Zelai Arizti aretoan. Jasmila Zbanic bosniarraren pelikula honetako protagonista Srebrenicako sarraskia bizitzen ari den emakume bat da. Berak Nazio Batuen Erakundearentzat lan egiten du itzultzaile bezala eta bere senarra eta seme-alabei gerta dakiekeenaren beldur da.