- 13.00etan abiatuko da Areizaga-Kalebarren plazatik 24/7 EAG Irekita Zumarragako anbulatorioko Etengabeko Arreta Gunearen (EAG) aldeko plataformak deitu duen manifestazioa, larunbat honetan. EAGa egunero eta eguneko 24 orduetan irekitzea eskatuko dute.

Plataformako kideek prentsaurrekoa egin zuten atzo Zumarragako kultur etxean, manifestazioa iragar-tzeko eta herritarrak parte hartzera animatzeko. "Osakidetzari hainbat idatzi bidali dizkiogu eta ez digu eran-tzun. 7.000 sinadura eraman genituen Gasteizera eta ez dugu erantzunik jaso. Hori dela eta, mobilizazioekin jarraituko dugu".

Egoera jasangaitza dela esan zuten. "2020ko martxoan EAG itxi zuten. 2020ko urriaren 3an ireki zuten, baina ez lehengo baldintzetan. Itxita dagoenean Beasaingo anbulatoriora joan beharra dugu, orduz kanpo eta garraio publikorik gabe. Beasaingo anbulatoriora joan ordez, ospitaleko larrialdietara joan gaitezke, baina horrela larrialdietako zerbitzua gainkargatu egingo dugu eta arazo arinak dituztenek denbora asko itxaron beharko dute".

Hori guztia ikusita, kontzentrazioak eta manifestazioak antola-tzen jarraituko dute. "Kontzentrazioak hileko lehen eta hirugarren asteazkenean egiten ditugu, 18.00etan, Zumarragako anbulatorioaren aurrean. Manifestazioak, berriz, hileko lehen larunbatean egiten ditugu. Aste honetakoa 13.00etan izango da, merkatariek hala eskatuta".

Herritarrei manifestazioan eta plataforman parte hartzeko eskatu zieten eta udalei laguntza eskatu zieten. "Administrazioa presionatzen jarraitu beharra dugu, bestela gure nekea ezer ez egiteko baliatuko du".