- Goierri pilota eskolak 2021-2022 denboraldirako izen-ematea ireki du. Lehen Hezkuntzako 1. mailako ikasleek eta zaharragoek eman dezakete izena, goierripilota.blogspot.com-en. Pilotariak taldetan banatuko dituzte, adinaren arabera. Entrenamenduak Urretxuko Ederrena pilotalekuan izango dira. Pilotariek txapelketetan parte hartzeko aukera edukiko dute.