- Nahia Garrido igerilari urretxuarrak Kontxako Badiako Igerialdia irabazi zuen larunbatean, haurren mailan. Lehenengo neska izateaz gain, bigarren postuan sailkatu zen haurren sailkapen orokorrean, lehenengoarengandik lau segundora. 740 metroko ibilbidea 6 minutu eta 19 segundotan osatu zuen.