- Uztakale programako azken ekitaldiak aste honetan izango dira. Bihar, 19.00etan, Trapu Zaharra antzerki taldeak Turistreatzen ikuskizuna antzeztuko du. Emanaldia 19.00etan izango da Haztegi ikastolako patioan. Ostegunean, 19.00etan, Evening Prayer taldeak Soularen divak kontzertua egingo du Agirre Etxeberrin. Ostiralean, 22.30ean, Ika-tza elkartekoek naturan ateratako argazkien emanaldia egingo dute Azoka gunean. Bukatzeko, larunbatean Kittu taldeak Agirre Etxeberri parkean joko du. Kon-tzertua 12.30ean izango da.