- Aritz Egea mendiko korrikalari urretxuarra 100 kilometrotik gorako lehen lasterketa osatzen saiatuko da gaur, Katalunian. Aran by UTMB probako 105 kilometroko lasterketan parte hartuko du. Camins d'Hèr delakoan, hain zuzen ere. Les herritik abiatuko da eta helmuga Vielhan egongo da. 6.500 metroko desnibel positiboa gainditu beharko dute. Urteko bere erronka nagusia Alpeetako UTMB CCC izango da, abuztuaren 27an.