Zumarraga | Azokan genero indarkeriaren aurkako poltsak banatuko dira

07.07.2021 | 01:12

zumarraga – Zumarragako Udalak genero indarkeriaren prebentziorako kanpaina antolatu du, Hezibide enpresaren aholkularitzarekin. Kanpaina horretarako irudi baten bila, lehiaketa antolatu du. Daniela Uribeetxeberria Alustiza legazpiarrak irabazi du. Berak sortutako irudia gaiarekin zerikusia duten ekin-tza guztietan erabiliko da. Gainera, irudia Udalak larunbat honetako azokan banatuko dituen poltsa eta informazio txarteletan inprimatu da. Poltsak eta txartelak 11.00etatik 14.00etara banatuko dira, doan.

noticias de noticiasdegipuzkoa