Zumarraga | Udalak laguntza emango du eskola materialerako

2006ko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31ra bitartean jaio ziren haurren gurasoek bonua jaso dute

06.07.2021 | 01:13
Bereizgarria, egitasmora atxikitako dendetako batean. Argazkia: A.Z.

zumarraga – Aurten ere, Zumarragako Udalak Zuekin Eskolara ekimena jarri du martxan. 50.000 euro bideratuko ditu, herriko merkatari-tzan kontsumoa sustatzera eta ikasturte hasieran familiei laguntzera.

2006ko urtarrilaren 1etik 2015eko abenduaren 31ra bitartean jaio ziren haurren gurasoei edo tutoreei bonuak bidali zaizkie, baldin eta Zumarragan erroldatuta eta Hezkuntza sailak baimendutako ikastetxe batean matrikulatuta badaude. Haur bakoitzari 60 euroko dirulaguntza dagokio.

Bonuak Zuekin Eskolara ekimenari atxikitako establezimenduetan erabili ahal izango dira. Establezimendu hauek bereizgarri batekin identifikatuta egongo dira. Bonuak eskola materiala, eskola jardueretarako beharrezkoak diren jantziak (eskola mantalak, kirol arropa eta oinetakoak eta gorputz hezkuntzarako beste edozein material), betaurrekoak eta lentillak erosteko erabili ahal izango dira.

Bonuak erabiltzeko epea urriaren 31n amaituko da. Bonua sei zatitan banatu da, establezimendu ezberdinetan erabili ahal izateko. Zuekin Eskolara ekimenari atxikitako denden zerrenda zumarraga.eus webgunean kontsulta daiteke.

noticias de noticiasdegipuzkoa