- Igande honetan arte eta artisautza azoka egingo dute Zumarragan. Euskadi plazan izango da, 10.00etatik 15.00etara.

Hamalau postu egongo dira: Abrakadabra Multiverse, Ametsen Mundua, Ane Merketegi, Bio-Esencia, Carmen Viedma, Emeberhiru, EM Zirrimarra, Encueros Larrutan, Hi! Miren, Hi! Txaro, Ilunabar, Kapritxoak, Mouna Ghouita eta Sallycolors.

10 euroko erosketa egiten duten guztiek zozketa batean parte hartuko dute. Artisauek beraiek egindako produktuez beteriko saski bat zozkatuko dute erosleen artean.