Legazpi | Aurten ere, kultura izango da uztaileko protagonista

Legazpiko Udalaren Uztakale programa ostegunean abiatu zen

05.07.2021 | 00:15
Evening Prayer taldearen kontzertua, Hondarribian.

legazpi Legazpin uztaileko protagonista kultura izaten da beti, Udalaren Uztakale programaren eskutik. Aurtengo edizioa ostegunean hasi zen, Toti Martinez de Lezea, Gorka Hermosa eta Edurne Zabaloren Sorginak eta sorginkeriak ikuskizunarekin. Ostiralean, berriz, bi ekitaldi egon ziren: Barsanti taldeak Legea gu gara lana antzeztu zuen eta Ikatza argazkilari elkartekoek emanaldia egin zuten. Hilaren 24a bitartean, makina bat ekitaldi egongo da.

Gaur, 17.00etatik 20.00etara, jolas parkea egongo da Azokan eta Euskal Herria plazan. Bihar, 19.00etan, Doinua musika eskolako dultzaineroek kalejira egingo dute. Laubidetik abiatuko dira eta Euskal Herria plazan amaituko dute.

Aste honetan beste hiru ekitaldi egongo dira. Ostegunean, 19.00etan Haztegi ikastolako patioan, Haatik dantza konpainiak Errimak bi oinetan ikuskizuna egingo du. Bertan, bertsolaritza eta dantza elkartuko ditu. Eguraldi txarra egiten badu, Azokan egingo dute. Ostiralean, 22.30ean Azoka gunean, Ikatza argazkilari elkarteko kideek Argizaiola lehiaketan saritutako lanen emanaldia egingo dute. Larunbatean, 18.30ean, Kontuz Erromeriya eta Estutu taldeek kontzertua egingo dute Agirre Etxeberri parkean. Eguraldi txarra egiten badu, Azokan izango da.

Antzerkia Datorren astean hiru ekitaldi egongo dira. Ostegunean, hilak 15, Hika taldeak Tonbola lana an-tzeztuko du. Antzerki saioa 19.00etan izango da, Haztegi ikastolako patioan. Ostiralean, 19.00etan, Sustraiak dantza taldearen emanaldia egongo da Haztegi ikastolako patioan. Datorren asteko ekitaldiekin bukatzeko, ostiralean, 22.30ean, Ikatza elkarteko kideek beraien bidaietan ateratako argazkiak erakutsiko dituzte.

Hilaren 21ean, Trapu Zaharra taldeak Turistreatzen lana antzeztuko du. Antzerki saioa 19.00etan izango da, Haztegi ikastolako patioan. Hilaren 22an soul kontzertua egongo da Agirre Etxeberri parkean. Lidia Insausti, Iñaki Miguel eta Andoni Etxebesteren Evening Prayer taldeak soul musikaren historiako emakumezko ahots garran-tzitsuenen errepasoa egingo du: Nina Simone, Aretha Franklin, Etta James eta Roberta Flacken kantak joko dituzte, besteak beste.

Hilaren 23an Ikatza elkarteko argazkilariek emanaldia egingo dute Naturan ateratako argazkiekin. Ekitaldia Azoka gunean izango da, 22.30ean. Buka-tzeko, uztailaren 24an Kittu taldearen kontzertua egongo da, Agirre Etxeberri parkean. 12.30ean hasiko da. Emanaldi hau Goiz Deia txistulari taldeak sustatu du.

noticias de noticiasdegipuzkoa