- Zumarragako Udalak gozogintza, kamiseta margo-tze, baratze eta magia tailerrak antolatu ditu haurrentzat.

Lehen hiruak 6-12 urte bitartekoentzat izango dira, 10.30etik 12.00etara, kultur etxean. Gozogintza tailerra asteartean izango da, kamiseta margotzekoa 13an eta baratze tailerra 20an.

Magia tailerrari dagokionez, 8-12 urte bitartekoentzat izango da. Hiru txanda egongo dira: 8an, 15ean eta 22an, 10.30etik 12.30era. Hilaren 22ko tailerraren ondoren, 12.30ean, magia ikuskizun bat egongo da tailerrean parte hartuko duten haur guztientzat.