Zumarraga | Onura Publikoak manifestazioa deitu du

Uraren kudeaketa publikoaren aldeko ekitaldia bihar izango da, 18.30ean

24.06.2021 | 00:32

zumarraga – Onura Publikoa ekimenak uraren kudeaketa publikoaren aldeko manifestazioa deitu du ostiralerako. Manifestazioa Areizaga-Kalebarren plazatik abiatuko da, 18.30ean. 2007. urtetik aurrera Urretxu eta Zumarragako udalek uraren hornikuntza eta saneamenduaren kudeaketa lehiaketa bidez Aquarbe enpresari esleitu diote eta ostiralean kontratua eteteko eskatuko dute.

Onura Publikoa ekimenak Nazio Batuen Erakundeko uraren errelatorea den Pedro Arrojoren babesa jaso duela jakinarazi du.

noticias de noticiasdegipuzkoa